Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha (ingelesez: Saint Helena, Ascension and Tristan da Cunha) Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunhak osatzen duten itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea da. 2009ko irailaren 1era arte lurraldeak Santa Helena eta dependentziak izena zuen, orduan Konstituzio berria martxan jarri zenean eta hiru uharteei estatus berdina eman zitzaien lurraldearen barruan.
Administratiboki, lurraldea 3 guneetan banatzen da eta bakoitza kontseilu batek zuzentzen du. Lurraldeko Gobernadorea Santa Helenako Kontseiluko buru da eta Ascension eta Tristan da Cunhan administratzaile bat du, bera ordezkatzen duena.