Martín de los Heros (Balmaseda, 1783ko azaroaren 8a - Madril, 1859ko martxoaren 14a) bizkaitar militar, idazle eta politikari liberala izan zen. 1835-1836 bitartean Espainiako Gobernazio ministroa izan zen.
Biografia
Espainiako liberalen matxinadan parte hartu zuen, 1820. urtean, teniente-koronel zela.
1823an absolutismoa berriro ezarri zenean, erbestera jo zuen. 1834. urtean Espainiara itzuli zen eta Madrilgo Gorteetako prokuradore hautatu zuten Bizkaiko Jaurerrian.
1835ean Gobernazio ministro izendatu zuten. 1840. urtean Liburutegi Nazionaleko zuzendari kargua eman zioten.
Idazlanak
Historiako gaiak landu zituen bere idatzietan: Historia de Balmaseda (1926, Balmasedako Historia), Historia del Conde Pedro Navarro (1854, Pedro Navarro kondearen historia) eta Diccionario de hombres ilustres de las Encartaciones (Enkarterriko gizon handien hiztegia).
Erreferentziak