Francisco Tomas Antxia, Francisco Longa izenaz ezaguna, (Mallabia, 1783ko apirilaren 10a – Valentzia, 1831) militar bizkaitarra izan zen[1].
Biografia
Mallabiako Longa jauregian jaioa, gaztetik Argantzunen bizi zen, non errementari bilakatu zen. Iberiar Penintsulako Gerraren hasieran gerrilla-partida bat osatu zuen. Gero armada erregularrera pasa zen, Gasteiz eta San Martzialgo guduetan parte hartuz. 1825ean teniente-jeneral izatera ailegatu zen.
Erreferentziak