Leopoldo Alas "Clarín" (Zamora, 1852koapirilaren 25a - Oviedo, 1901ekoekainaren 13a) espainiar idazlea izan zen. Bere garaiko literatura kritikaririk onena, Madrilgo egunkarietan idatzi zituen bere kritikak. Ideologia eta politikazko eztabaida handitan parte hartu zuen; bera liberalen aldekoa zen. Kontakizun egile bezala ere aipagarria. Garai hartako psikologia-nobelarik hoberenetakoa da La Regenta bere lana, Elizaren ustelkeriaren kritika zorrotza, FlaubertenMadame Bovary obraren eragina jaso zuena.[1] Ipuinak: "Pipa", "El gallo de Sócrates", "¡Adiós cordera!", gailenak dira genero horretan.
Ideologikoki ideia errepublikarren aldekoa zen. Kritikarako joera azaldu zuen bere lanetan, batez ere artikulu satirikoetan. 98ko Belaunaldiaren aitzindari izan zen.[2]
Obra
Lan ugari plazaratu zituen. Bere garaiko idazle garrantzitsua izan zen.
Saiakerak
Solos de Clarín (1880).
La literatura en 1881 (1882).
Sermón perdido (1885).
Nueva campaña (1887).
Ensayos y revistas (1892).
Palique (1894).
Eleberriak
La Regenta (1884-1885). Espainiako literaturaren gailurra.