1931anBartzelona Santa Creu ospitalera lekualdatu zen, hau Bartzelonako Udalaren jabegoko multzo bat da. Gaur egun, liburutegiak guztira 8.820 m²-ko azalera du eta gutxi gorabehera 3 milioi liburu ditu. Egoitza nagusiaz gain, beste eraikin edo ordezkaritza batzuk ere baditu, bai Bartzelonan bertan, zein L'Hospitalet de Llobregat udalerrian ere.
Beharbada liburutegi honetan gordetzen diren idazlanen artean ospetsuena Organyako homiliak dira, katalanez idatzitako testu zaharrenak direlarik.