Avinguda Diagonal (euskarazEtorbide Diagonala) Bartzelonako hiri osoa diagonalean gurutzatzen duen kalea da. Hospitalet de Llobregaten hasi, eta itsasoraino doa. Hiriko kale nagusietakoa da, banku eta merkataritza gune askok bere egoitza bertan duelarik. Eraikin ezagunenen artean Casa de les Punxes (Arantzen Etxea) delakoa nabarmendu daiteke, modernismoaren eredu dena.
Kale honek ez dut beti Diagonal izena izan. 14 d'abril (apirilaren 14a) izena izan zuen, 1931ko Errepublikaren ezarpenaren adierazgarri, eta Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Generalísimo Franco izena hartu zuen.