Pasealekua egun osoz eta goizeko ordu txikiak arte jendez betea egon ohi da. Prentsa saltoki, loradenda, hegazti saltoki, kale-aktore ibiltari, kafetegi, jatetxe eta dendez ongi hornitua dago. Portutik hurbil azoka txikiak jartzea ohikoa izaten da, bertan margolari, karikaturagileak eta marrazkilariak topa daitezkelarik. La Ramblatik paseatu ezkero hainbat eraikin interesgarri ikus daitezke, adibideaz Erreginaordearen Jauregia, bai eta La Boqueria merkatu ospetsua eta El Liceu antzokia ere, bertan opera eta balletak antzezten direlarik. Luzera laburreko bere alboko kale batek Plaça Reial enparantzara bideratuko gaitu, palmera eta arkupedun etxez osaturiko enparantza da, arkupe hauen itzalpean garagardotegi eta jatetxe aunitz daude, era berean enparantza hau igande goizetan zigilu eta moneta bildumazaleen topagune izan ohi da.
La Rambla pasealekua Portu Zaharran amaitzen da (Bakearen Ataria enparantza), hemen Colonen monumentua ospetsua dago. Mendialdetik eta Katalunia plazatik joan ezkero, hiribidea Eixample auzoan zehar gorantz doa, azkenik Avinguda Diagonal etorbidearekin topatu arte, zati honek Rambla de Catalunya izena hartzen du, hau Ciutat Vella barrutian barna doan pasealekutik beste pasealeku ezberdin bat izango balitz bezala jo ohi da.
Les Rambles
La Rambla ibiltokiak izen ezberdinak ditu bere atal bakoitzean, eta horrexegatik Les Rambles ("Ramblak") izenez ere ezagutu ohi da. Goitik behera jarraituz, hauek osatzen dute:
Portutik haratago pasabide zabal bat igaro ezkero Rambla de Mar delakoarekin jarraitzen du, Helio Piñón eta Albert Viaplana arkitektoek egindakoa. Hemen Maremagnum merkatalgunea dago.
Garraioak
La Rambla hiribidetik 14, 59 eta 91 autobus lineak igarotzen dira, hauei gaueko N9, N12 eta N15 lineak gehitu behar zaizkie.