Katalunia plaza edo Kataluniako enparantza (ofizialki eta katalanerazPlaça de Catalunya) Bartzelonako enparantzen artean handi eta erdigunekoena da, Katalandar Lorien enparantza eta Europa enparantzaren berrikuntza aurretik Katalunia eta iberiar penintsula osoko enparantzarik handiena omen zen. Gutxi gorabehera 5 hektareako azalera du, hiriko gune zaharra eta Eixample barrutiaren arteko loturagune delarik. Hemendik hiriko bide garrantzitsuak ateratzen dira, esate baterako La Rambla, Gràcia pasealekua, Rambla de Catalunya edota Unibertsitateko eta Sant Pereko errondak, bai eta Pelai kalea eta Aingeruaren atariko etorbidea ere, azken hau hiriaren merkatal etorbide nagusia eta aintzineko harresien atea.