Obanosen (Nafarroa Garaia) jaio zen, 1852an. Musika aitarekin ikasten hasi zen. Hainbat lekutan ibili zen organista, Hondarribian (Gipuzkoa, 1869), eta Santa Fe de Caparroson (Nafarroa Garaia, 1870etik 1873ra), adibidez. Azkenik, 1881ean Santanderko Santa Lucía parrokian plaza lortu zuen. Organista, irakasle eta musika kritikari moduan lan eskerga egin zuen.
Santanderren hil zen 1913an. Erlijio musikako obra asko idatzi zituen, bai eta korukoak, organokoak, pianokoak, bandakoak, bai eta zarzuela bat ere: Jerez a pasto.
Erreferentziak
Diccionario de la música Española e Hispanoamericana, 1999: 1. liburukia, 245. or.