Augustus Welby Northmore Pugin (Bloomsbury, Londres, 1812ko martxoaren 1a - Ramsgate, Kent, 1852ko irailaren 14a) ingeles arkitekto, diseinatzaile, artista eta kritikaria izan zen. Estilo neogotikoan aitzindaria izan zen. Bere lan nagusia Westminster jauregiaren barnealdearen diseinua eta dorrea Big Benekin izan zen.
Auguste Pugin marrazkilari frantziarraren eta Catherine Welby ingelesaren semea izan zen. Bere aitarekin marrazten ikasi zuen. Gaztetan katolizismora bihurtu zen. Estilo neogotikoari buruzko tratatu teorikoak idatzi zituen eta eliza ugari diseinatu zituen Ingalaterran, eta batzuk Irlandan eta Australian.
Iruditegia
-
-
St. Chad Katedrala,
Birmingham
-
St Giles Eliza katolikoa
-
Teilak (c.1845–51)
-
Puginen hilobia, St Augustin eliza, Ramsgate
-
Westminster jauregia
-
St Francis Xavier eluza, Berrima, Hegoaldeko Gales Berria
-
-
St. Aidan katedrala, Enniscorthy, Wexford
Kanpo estekak