Euskal idazleaeuskaraz idazten duen idazlea da. Horrenbestez, Euskal Herrikoa den baina erdaraz idazten duen egilerik ezin da euskal idazletzat hartu. Honela idatzi zuen izan dugun euskalari gorenak:[1]
«
Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, Zeruko Argiak eta Anaitasunak iragarkietan oihukatzen dutenean: «Geu gara euskal prentsa». Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dioten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak.
↑«Euskararen ikerkuntzari dagokionez, euskal linguistika eta filologiaren oraingo oinarriak berak ezarri zituen. Batere gehiegikeriarik gabe esan daiteke Mitxelena izan dela euskalari gorena. Euskararen iker-alor guztiak ukitzen zituen, gainera, hots, linguistika eta filologia, literatur kritika, etab.» Henrike Knörr, Jean Haritschelhar eta Mikel Ugalde (1987): Koldo Mitxelena, Bidegileak bilduma, 1. zenbakia, 1994.
↑Koldo Mitxelena: Koldo Mitxelena gure artean. Editoreak: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. Irun, Alberdania, 2001.