Eneko Bidegain Aire (Baiona, Lapurdi, 1975 - ) euskal idazle eta kazetaria da.
Biografia
Batxilergoa ikastolan ikasi eta gero Euskal Ikasketak egin zituen Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zen. 1999an Euskaldunon Egunkarian sartu zen. Berria eta beste zenbait hedabidetan ere aritu da.
Doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU eta Bordeleko unibertsitateen artean, "Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian" gaiaren inguruan, Josu Chueca, eta Xarles Bidegainen zuzendaritzapean.[1][2] Bertso txapelketetan epaile lanak bete izan ditu. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Ikus-entzunezko komunikazio graduan.[3]
Xalbador bertsolariaren iloba da.
Lanak
Nobela
Haur literatura
Saiakera eta ikerketa
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak