Eusebio Erkiaga

Eusebio Erkiaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEusebio Erkiaga Alastra
JaiotzaLekeitio1912ko irailaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1993ko maiatzaren 31 (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, kazetaria, antzerkigilea, idazlea eta abokatua
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Banco de Bilbao
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: eusebio-erkiaga-alastra-1912-1993 Literaturaren Zubitegia: 338

Eusebio Erkiaga Alastra (Lekeitio, 1912ko irailaren 4a - Bilbo, 1993ko maiatzaren 31) euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina izan zen.

Biografia

Euskara irakaslea eta kazetaria zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaietan Yakintza eta Euzkerea aldizkarientzako idatzi zuen, Gerra Zibilean, berriz, Eguna egunkariarentzat. 1963an euskaltzain bihurtu zen, sarrera hitzaldia Eusebio Maria Azkue herrikideari eskaini ziolarik.[1] 1964 eta 1970 artean, Banco de Bilbaok euskaraz argitaratu zuen buletina zuzendu zuen. Eusko Jaurlaritzak 1988an Euskal Letratako Merezimenduaren Saria eman zion.

Idazle bizkaitar oparo honek nobelak, antzerkia, poesia eta ipuinak idatzi zituen. "Endaitz" ezizena erabili zuen, eta mendebaleko euskaraz egin zituen bere lanak. Tartean, Bere laguna zen Lauaxetaren omenez "Ez zaitez Gernikara joan" olerkia idatzi zuen. 1993ko maiatzaren 31n hil zen Bilbon.

Bibliografia

Eleberriak

Antzerkia

  • "Antzerti yayan izan naz". 1936, López Mendizabal

Bildumak

  • "Berbalauaren kulunkan. Prosa lanak 1". 2002, Labayru
  • "Berbalauaren kulunkan. Prosa lanak 2". 2002, Labayru

Olerki solteak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  1. (Gaztelaniaz) Gartzia, Pruden. «Euskaltzaindia Lekeition, Eusebio Maria Azkueren jaiotzaren bigarren mendeurrenean» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!