1936ko Neguko Olinpiar Jokoak Alemaniako Bavaria estatuko Garmisch-Partenkirchen herrian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen laugarren edizioa izan zen. Bertan, 646 kirolarik parte hartu zuten, 28 herrialde ordezkatuz. Olinpiar Joko hauetarako beste hautagaia, Sankt-Moritz izan zen, zortzi urte lehenago, Neguko Olinpiar Jokoen bigarren edizioa antolatu zuen Suitzako herria. Aukeratua, baina, Garmisch-Partenkirchen herri alemaniarra izan zen, urte horretan bertan, Udako Olinpiar Jokoak Berlinen antolatu behar baitziren.