1940ko Neguko Olinpiar Jokoak

1940ko Neguko Olinpiar Jokoak
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
cancelled sports event due to World War II (en) Itzuli
Data1940
HerrialdeaJaponia
Kirolanegu-kirol

1940ko Neguko Olinpiar Jokoak, Neguko Olinpiar Jokoen V. edizioa izango zena, Alemaniako Garmisch-Partenkirchenen ospatu beharrekoak ziren.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, hasiera batean, Japoniako Sapporo herria aukeratu zuen, Neguko Olinpiar Jokoak 1972an ospatuko zituena, baina Bigarren Txina-Japonia Gerra hasi izanaren ondorioz, Olinpiar Joko hauek Japonian antolatzeari uko egin behar izan zitzaion, Udako Tokiokoekin gertatu zen bezala. Sappro ordeztuz, 1928an jada Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituen Sankt Moritz aukeratu zen, baina Suitzako Batzorde Olinpikoa eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren arteko tirabira baten ondorioz, Suitzak uko egin zion joko hauek antolatzeari. Honen ordez, azkeneko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza izan zen Garmisch-Partenkirchen aukeratu zen, baina Bigarren Mundu Gerra hasi zenez, bertan behera utzi behar izan ziren joko hauek.

Esan bezala, Sapporok 1972an antolatuko zituen Neguko Olinpiar Jokoak, eta Sankt Moritzek, bere bigarren antolaketa, 1948an.


Aurrekoa
1936ko Garmisch-Partenkircheneko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko V. Olinpiar Jokoak
1940
Ondorengoa
1944ko Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!