1924ko Neguko Olinpiar Jokoak, Frantziako Chamonix hirian ospatu ziren. Jatorrian, Neguko Kirolen Astea deitua eta Parisko 1924ko Udako Olinpiar Jokoen zati bezala antolatuak, ondoren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, Neguko I. Olinpiar Jokoak bezala izendatu zituen. Urtarrilak 25etik otsailak 5 arte ospatu ziren.