1952ko Neguko Olinpiar Jokoak, Norvegiako hiriburu den Oslon ospatu ziren, eta Neguko Olinpiar Jokoen VI. edizioa izan zen.
Oslo, 1952ko Neguko Olinpiar Jokoen egoitza bezala, 1947an aukeratu zuen Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Estokolmon. Italiako Cortina d'Ampezzo, Neguko Olinpiar Jokoen hurrengo edizioko antolatzailea izango zena, eta 1932ko Jokoak antolatu zituen Lake Placide ere, hautagaiak izan ziren.