2004ko Udako Olinpiar Jokoak gertakari honen XXVIII. edizioa izan ziren. Greziako Atenas hirian ospatu ziren, 2004ko abuztuaren 13tik 29ra arte. Bigarren aldia izan zen jokoak Grezian (eta Atenasen bertan) ospatzen zirela eta 10.625 kirolarik 28 kirol ezberdinetan parte hartu zuten.