1976ko Neguko Olinpiar Jokoak, 12 urte lehenago bezala, Innsbrucken ospatu ziren, Austria. Hau, Neguko Olinpiar Jokoen XII. edizioa izan zen.
Joko hauetarako euren hautagaitza, AEBetako Denverrek, Suitzako Sionek, Finlandiako Tamperek, Kanadako Vancouverrek eta Austriako Innsbruckek aurkeztu zituzten. Bozka gehien jaso zituen hiria, Denver izan zen, baina Colorado estatuko hiritarrak, olinpiar jokoak antolatzeko funts publikoak erabiltzearen aurka agertu ziren.