Karpoforoa: 5 eta 8,5 cm bitarteko garaierakoa eta 4 eta 8 cm bitarteko zabalerakoa, txiki samarra. Hanka mugatua du, zuria behealdean, goialdean adarren kolorerako joerarekin, mehe samarrak, zilindrikoak, oso adarkatuta, U formako lepoekin, terminalak bi mutur kamuts ditu, baina baita ia zorrotzak ere, motzak. Hasieran hori-udaberri kolorea du edo horia apur bat laranja kolorea, gero hori-arrexka, batez ere eguraldi hezean, onddoa apur bat higrofanoa ere agertzen da.
Haragia: Zuri garbia; jaspeztatua eguraldi hezean eta zuri zikinagoa. Pixka bat Hypholoma capnoides delakoaren usaina gogorarazten du, eta zaporea gozoa du.[2]
Etimologia:Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar esan nahi du. Flavobrunnescens epitetoa arre kolorerako joera duelako du
Jangarritasuna
Ez da jangarria. Hausnarkarientzat (behientzat eta ardientzat) pozoitsutzat jo izan da.
Sasoia eta lekua
Hainbat hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Australia.[3]