Txirla arrunta (Crepidotus variabilis) Crepidotaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Haragi gutxiegi du eta balio gastronomikorik gabea da.
Deskribapena
Kapela: 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Maskor formakoa, tomentu fin-fin batekin, iletsua edo zetaduna, ertza biribildua.
Orriak: Meheak, zabal, tartekatutako orritxoekin. Hasieran zuriak, gero okre argira pasatzen dira.
Hanka: Errudimentarioa, zuria. Batzuetan ez dago.
Haragia: Zurixka, mehea, lodiagoa erdian, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia:Crepidotus terminoa sandalia esan nahi duen latinezko "crépida" hitzetik eta belarria, esan nahi duen grezierazko "oûs" "otós" hitzetik dator. Sandalia formako belarriarekin. Bere kapelaren formagatik. Variabilis epitetoa bere formaren aldakortasunetik dator.