Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Gibelubel iodousaina (Russula turci) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Perretxiko hau atzamar bat kapelaren erdian bermatzean antzematen da. Jasotzean, harizpi likatsuak itsatsiko zaizkio, bere muki bereizgarriagatik. Oinaren oinarrian duen iodoformo usaina ere beti dago presente. Kapela gisatua nahiko jangarri ona da, baina oina baztertu egin behar da, ezin baita jan bere mingotsagatik eta oinarrian duen iodoformo usainagatik.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua, kolore aldakorrekoa: lila-grisaxka, morexka, marroi-morexka, erdiguneen zirkulu more-beltzarekin. Azala zati batean bereiz daiteke, Zerbait likatsua diskoan, baina berehala lehortzen da.
Orriak: lehenik estu, gero tarte gehiagorekin, gaztetan krema kolorekoak, gero okre.
hanka: 3 eta 7 x 1 - 2 cm-koa, zuria edo arrosa samarra, pruina pixka batekin.
Haragia: Zuria, horitu daiteke apur bat. Zapore gozoa. Iodo usaina oinaren oinarrian. Gayac-arekin erreakzio motela eta intentsitate gutxikoa.[2]
Etimologia:Turci epitetoa, Turco-Lazzari baronesaren omenez da, margolaria eta gastronomoa. Onddo askoren ilustrazioen egilea. Bresalodaren "Iconographia micologica"-n erreproduzituak.
Jangarritasuna
Jangarri erdipurdikoa, baina oina kendu egin behar da iodo usainagatik.[3]
Nahasketa arriskua
Oinaren oinarriaren iodo-usain ezaugarria duen espeziea. Eta ale tipikoenetan kapela ertz morexka batez apainduta duelako.[4]
Russula amethystina delakoak antzeko usaina du, baina pixka bat leunagoa eta ez oinaren oinarrian bakarrik.
Sasoia eta lekua
Udazkenean taldeak osatzen ditu pinudietan. Ez da oso arrunta.[5]
Banaketa eremua
Europa, Errusia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanariar uharteak.