Inozibe (Inocybe) Inocybaceae familiako onddobasidiomizetoengeneroa da. Txapel mamitsu, koniko eta orriduna dute, eta hanka luzea da gehienetan. Espezie batzuk oso pozoitsuak dira, eta batzuetan hilgarriak izan daitezke.
Deskribapena
Inozibe generoak marroi tonu desberdinetako perretxiko tipikoak ditu, nahiz eta espezie batzuk lila edo biolazeo bihurtzen diren.
Txapelak txikiak eta konikoak dira, adinean aurrera egin ahala pixka bat lautzen dira, normalean erdialdean botoi bat markatuta.
Hanka askotan haritsua edo urratuta agertzen da.
Espezie askok usain bereizgarria dute, lizuna edo espermatikoa.
Etimologia
Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.[1]
Inozibeen zerrenda
Inocybe generoko ia 850 espezie daude, hona hemen Ipar Hemisferioko nagusiak.