Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, konikoa, gero lautua eta kamuts titiduna, ertza gorantz biribildua, marroia erdia ilunagoa, ertza argiagoa eta fibrila finekin, gero urratua; likatsu samarra eguraldi hezean.
Orriak: Estu, sabeldunak, itsatsi-unziformeak, lehenbizi zurixkak, gero okre zikin edo kanela kolorekoak, ertz zurixkarekin.
Hanka: 6 eta 10 cm bitartekoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametroarekin. Betea eta erraboil gabea, oinarrian errekurbatua, lasto kolore antzekoa, gutxi-asko fibrilosoa oinarrian.
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen “is inós” hitzetik eta burua esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela. Perlata epitetoa latinetik dator. Oso oparoa esan nahi duen “perlate” hitzetik. Bere dimentsio handiengatik.
Jangarrirasuna
Susmagarria.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Eremu belartsu eta lohitsuetan, basoko leku heze eta itzaltsuetan.