Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Negu-ezkoa (Hygrophorus hypothejus) Hygrophoraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Kapelaren haragi urriak eta lirdingak ez dute sukaldaritzan erabiltzeko gogorik ematen.
Sinonimoak: Hygrophorus aureus, Hygrophorus hypothejus var. aureus.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila, azkenik, lau-hondoratua eta titi apur batekin, ertza konbolututik inkurbatura eta okre laranja kolorekoa. Azal bereizgarria eta oso likatsua, arrexka-oliba kolorekoa eguraldi hezearekin, baina lehorrarekin arre-laranja kolorera aldatzen da.
Orriak: Zabal, argizariaren itxurakoak, lodiak, okertuak, subdekurrenteetatik dekurrenteetara, zabal eta tartekatutako orritxoekin; zurixkak izatetik horixkak izatera pasatzen dira zahartzean.
Hanka: 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, lirdingatsua, zilindriko-fusiformea eta oinarrira mehetua; hori-laranja kolorekoa, eraztunaren eremuaren azpitik, eta zuria goialdeko eremuan.
Haragia: Biguna, haritsua oinean, zuria, baina horixka azalaren azpian; zapore gozoa du eta usain berezia.[2]
Etimologia:Hygrophorus hitza grekotik dator heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik", hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Hypothejus epitetoa grekotik dator, baxua esan nahi duen "hypo" hitzetik eta sufrea esan nahi duen "theion" hitzetik. Sufrearen kolorearen antzekoa dela, batez ere orrietan eta oinean.