Psathyrella corrugis f. gracilis Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[ 1] Ez da jangarria, ez du nahikoa haragi.
Sinonimoak: Psathyrella corrugis , Agaricus gracilis , Psathyrella gracilis .
Deskribapena
Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, hemisferikotik koniko-kanpai itxurakora, guztiz lautu gabe, ertza ildaskatua (helduaroan). Kapelaren azala higrofanoa, arre kolorekoa, ertzera argiagoa.
Orriak: Adnatuak, zabalak, sabeldunak, beix-gris kolorekoak, ertzak arrosa kolorez tindatuak.
Hanka: Liraina, 8 cm arteko garaierakoa, leuna, goialdean pruinaduna, zurixka.
Haragia: Oso urria, mehea, hauskorra, okre zurbil kolorekoa. Usaingabea eta zapore gozokoa. Espora-jalkina, more ilun kolorekoa.[ 2]
Etimologia: Psathyrella terminoa, "Psathyra"-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, "xehatzen erraza" esan nahi du.
Jangarritasuna
Interes gastronomikorik gabea.[ 3]
Nahasketa arriskua
Psathyrella pseudogracilis , Psathyrella squamifera eta Psathyrella longipes oso antzekoak dira (batzuek aldaeratzat hartzen dituzte)
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Eremu garbietako belarretan edo hainbat basoetatik gertu. Lur azpian ezkutuan dagoen zurezko materialen oinarria behar du.
Banaketa eremua
Frantzia, Suitza, Austria, Hungaria, Belgika.[ 4]
Erreferentziak
↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak , 2013 , 2014 , 2016 , 2017 , Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak , A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos , Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco , Aeranzadi , 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia] , Ostadar Mendi Taldea.
↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 266 or. ISBN 84-282-0865-4 . .
↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia .
↑ Psathyrella gracilis : GBIF—the Global Biodiversity Information Facility .
Kanpo estekak