Postia lacteaFomitopsidaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Espezie nahiko arrunta Nafarroako zati handi batean, bai arroetan bai Pirinio aurreko haranetan eta haran hezeetan erdi aldameneko mendilerroetan.
Ardagai zuria haragi bigunekoa, mastekatu ondoren denbora laburrean zapore mingotsa duena, Postia styptica-ren antzekoa.
Karpoforoa: 3 eta 5 cm bitarteko zabalerakoa, kapela erdizirkularrak edo oskol formakoak osatzen dituzte, gainazal ganbila, zuria eta felpa fin-finarekin, eremu zirkularrik gabea.
Haragia: Biguna eta urtsua, oso hauskorra, zuria, mastekatu ondoren zaporea apur bat mingotsa du eta ez du usain nabarmenik. Behean zulo zuri oso txikiak eta erregularrak ditu. Espora jalkina zuria.[2]
Himenioa: Zati emankorra behealdean agertzen diren tutuen hormetan dago, 2 eta 5 cm bitarteko luzera dute eta 0,2 eta 0,3 mm bitarteko edo gutxiagoko diametroa, sekzio biribildua eta guztiz zuria dute.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Ardagai zuri, haragi zuri eta urtsua duten artean Amaropostia stiptica dago, honek haragi oso mingotsa du eta koniferoetan hazten da. Beste antzeko batzuk, Postia caesia eta Postia subcaesia dira, hauek zahartzean edo igurtziz urdindu egiten dira.
Sasoia eta lekua
Batez ere udazkenean ematen du fruitua, irailetik abendura eta batez ere azaroan. Pago, pinu edo gutxiago karrasken motzondoetan, Quercus zuhaitzei usteldura zuria eragiten die.
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Kanariak, Europa, Errusia, Iran, Txina, Australia.[3]