Mukibotoi beltza (Bulgaria inquinans) Leotiaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Haragi urria eta larrukara, ez du janaria prestatzeko balio.
Deskribapena
Karpoforoa: Mamitsua, 4 cm arteko diametroa duen masa gelatinakara trinkoa bezalakoa da. Kopa baten forma du, baina ez oso nabarmena, batzuetan zulo gabe, laua, ertzak ferra-forma du. Barrualdea beltza du eta kanpoaldea arre iluna. Zahartzean, dena beltz, likatsuagoa eta gelatinakara bihurtzen da.
Hanka: Ez du oin garbirik. Karpoforoa bera dago hildako adarrei lotuta.
Exidia glandulosa delakoarekin, honen himenioak papila konikoak ditu, haragia ez da arre-karamelu kolorekoa, grisaxka baizik eta esporak ez dira fuliginosak, zuriak baizik.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean oso ohikoa, sarritan, hostogalkorren zuhaitz edo adar hiletan talde handiak osatzen dituzte, batez ere haritzetan. Karpoforoak kolore beltzeko esporaz inguratuta egoten dira.[5]