Askoma: Fruitu sesila, estroma globo-itxurako samarrekoarekin osatua, 2-8 mm-ko diametrokoa, oinarria substratuari finkatuta, kasu gehienetan isolatuta edo batzuetan elkartuta, marroi-gorrixka ilun kolorekoa, gainazala edo himenoforoa, latza da ostioloen presentzia dela eta; barruan, 0,2-0,4 mm-ko diametroko peritezio beltz eta globo-formako sorta bat biltzen du, estroman gainazaletik 1 mm-ra ebaki horizontala eginez ikus daitezkeenak.
Haragia: Urria, gogorra, hauskorra, zurixka, usain edo zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia:Hypoxilon terminoa grekotik dator, pixka bat gutxiago, esan nahi duen “hupó” hitzetik eta zura esan nahi duen, “xylon” hitzetik. Zurkaitz samarra. Fuscun epitetoa bere koloreagatik du.
Hypoxylon ohikoenetako bat da, zuhaitz ostalariak dauden tokian betik dago.
Sasoia eta lekua
Ohikoa urte osoan. Hildako hostozabalen egurren azalean, batez ere Alnus, Corylus eta Betula-tan
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Ekuarkor, Venezuela, Guyana Frantsesa, Brasil, Europa, Errusia, Iran, Himalaiako eremua, Txina, Taiwan, Australia.[4]