Homophron cernuum

Homophron cernuum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaHomophron
Espeziea Homophron cernuum
BasionimoaAgaricus cernuus

Homophron cernuum Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Agaricus farinulentus, Agaricus membranaceus, Agaricus macer, Agaricus papyraceus, Agaricus alneti, Agaricus copriniformis, Hypophyllum bicolor, Hypophyllum polycephalum, Prunulus papyraceus, Pratella papyracea, Coprinarius papyraceus, Psathyra cernua, Psilocybe cernua, Agaricus spadiceus var. polycephalus, Drosophila cernua, Psilocybe polycephala, Pratella cernua, Psilocybe farinulenta, Psilocybe papyracea, Psathyrella polycephala, Psathyrella cernua, Psathyrella papyracea.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, borobildu-ganbila, arre ilun kolorekoa hezetasunean eta ia zuria lehorrean. Ertzak ildaska finak izaten ditu.

Orriak: Grisaxkatik arre-purpurara doan kolorekoak, nahikoa estu, mehetu-itsatsiak koska batez. Orritxoekin.

Hanka: Zuria, okerra, apaindu gabea.

Haragia: Hutsala.[2]

Etimologia: Psathyrella terminoa, “Psathyra”-ren txikigarria da, grezierazko hitzetik eratorria, “xehatzen erraza” esan nahi du. Cernua epitetoa berriz latinetik dator, aurrera makurtuta, esan nahi duen “cernuus” hitzetik. Seguruenik oinaren formagatik.

Jangarritasuna

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

Beste Psathyrella espezie askoren antza du eta horregatik azterketa mikroskopioa beharrezkoa da.

Sasoia eta lekua

Eroritako egurren hondakinetan, batez ere makalenetan

Banaketa eremua

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia.[3]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 61 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Homophron cernuum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!