Aita Tibalt I.a eta anaia Tibalt II.a zituen.[2] Petri anaia 1261ean hil zelarik, Nafarroako oinordeko bihurtu zen.
Tibalt II.a anaia haurrik gabe zegoen eta ongi negoziatu nahi zuen Henrikeren ezkontza. Lehenik 1265an adostu zen Henrike ezkonduko zela Biarnoko Gaston VII.aren alabarekin. Henrike gaztea, bitartean, maitemindu zen andereño noble batekin eta oldartu zen anaiaren proiektuen aurka (haur bat izan zuten).[3] Bi anaien arteko desadostasuna luzatu zen 1269 arte, Henrikek onartu zuelako Zuria Artoiskoarekin ezkontzea.
Anaiaren erreinaldian, erregeordea izan zen hau kanpoan zegoena. Errege berri bihurtu zen azkena oinordekorik gabe hil zenean. 1270eko abenduan anaia hil bazitzaion ere, 1271ko martxora arte ez zen aldarrikatua eta 1273ko maiatza arte ez zen koroatua.
Errege bakezalea izan zen eta ez zuen Filipe Gaztelako infantearen proposamenak onartu Filiperen anaia zen Alfontso X.a Gaztelakoaren aurka egiteko. 1270. urtean Filiperen alde egin zuen, Gaztelako Erresumak kendutako zenbait lurralde berreskuratzeko asmotan. Baina gero jarrera aldatu eta Tibalt semea Alfontsoren alaba batekin, Violante Gaztelakoarekin hain zuzen ere, ezkontzea adostu zuen.[5]
Bere erreinaldiaren hirugarren urtean gizentasuna zela eta hil zenez, ezin da bere politikaz asko esan. Itxura denez, herri xumearekiko joera erakutsi zuen. 1266an, Nabarreria San Zernin eta San Nikolasetik banatzea onartu zuen (ikusi Iruñeko burguak). Lizarra, Los Arcos eta Viana hiribilduei eskubide eta foru eman zizkien eta nobleekin harreman onak izan zituen.
Hil zenean (dirudienez, loditasunagatik[6]), Joana izeneko urtebeteko alabatxoa utzi zuen.[7] 1273an bere lehensemea, Tibalt izenekoa Lizarrako gazteluko almena batetik eroria hil zitzaiolako. Iruñeko katedralean lurperatuta dago.
↑Suárez Fernández, Luis. (1970). Historia de España: Edad Media. Madril: Gredos.
↑Colección diplomática de los reyes de Navarra de la dinastía de Champaña 3: Enrique I de Navarra (1270-74). Donostia: Eusko IkaskuntzaISBN84-89516-02-2)..
↑ abJaurgain, J.-B.-E. de. (1885). Arnaud d'Oihenart et sa famille. Paris: H. Champion, Libraire Quai Malaquais.
↑Gallego Gallego, Javier. (1994). De Enrique I a Carlos I (1270-1328). Iruñea: Mintzoa ISBN84-85891-57-0..
↑González Jiménez, Manuel. (2004). "IX". Alfonso X el Sabio. (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A., 248, 257 or. ISBN84-344-6758-5..
↑Guillaume de Nangis. (1843). Chronique des rois de France et de Vies de Saint Louis et de ses frères, Philippe le Hardi et Robert. Géraud.
↑Johnstone, Hilda. (1999). Francia: gli ultimi Capetingi. in: Storia del mondo medievale. VI, 569–607 or..