Margarita Borboikoa (?, 1211 – Provins, 1256ko apirilaren 12a), Nafarroako erregina ezkontidea izan zen 1234-1253 bitartean. Artxibald VIII.a Borboikoaren eta Gigone Forezekoaren alaba zen.
Bizitza
Tibalt I.a 1253an hil zenean, Tibalt semea bilakatu zen Nafarroako errege. Hau adin txikikoa zen bitartean, Margarita Nafarroako erregeordea izan zen, Jakue I.a Aragoikoarekin laguntzarekin.[1]
Gaztelako Erresumak Nafarroa konkistatzeko politikari eutsi eta 1250ean Fernando III.a Gaztelakoak eta haren oinordeko Alfontso X.a Gaztelakoak azpijokoak egin zituzten Tibalt II.a Leonor Gaztelakoarekin ezkon zedin. Gaztelar presioa saihesteko, 1252an Margaritak, Jakue I.a Aragoikoarekin aliaturik, ezkontza behin betiko ukatu zuen. Tibalt Luis IX.a Frantziakoa eta Margarita Proventzakoaren alaba Elisabetekin ezkondu zen.
Margarita Provinsen hil zen 1256ko apirilaren 12an, disenteriak jota ziur asko.
Ezkontza eta seme-alabak
1232an, Tibalt I.a Nafarroakoarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten:
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
- ↑ Tibalt II. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-17).
Kanpo estekak