5 egunekoa bazen ere bere erreinaldia eskubide osokotzat hartzen da eta, Nafarroako erregeen artean, erreinaldi laburrena zuen. Frantzian, hala ere, Louis XIX.a Frantziakoarena izan zen (hogei minutu).
Eztabaida konpontzeko aurrez FrantzianLege Salikoa indarrean zegoenetz erabaki behar zen.
Joanak, emakumea zenez, Frantziako koroa edukitzeko uzi zalantzakoa zuen: Lege Salikoa zela eta emakume bat ezin zen Frantziako tronuaren oinordekoa izan; hala ere, lege feudala jarraituz (orduko Frantziako ia titulu guztiak ondozkatzeko erabilia), Joana hurrengo erregina izan behar zen. (Horrexegatik, Joanak Nafarroako Erresuma ondozkatu zuen. Baina bere eskubideak ahaztuak izan ziren Filipe eta Karlos osabak hil arte). Borgoinako dukea Joanaren alderdiaren buruzagi nagusia zen.
Gainera, Joana amaren adulterioaren alaba izan zitekeen zurrumurrua eztabaida juridikoan sartu zen. Filiperen aldeko interpretazioak zurrumurruaren laguntza izan zuen, bere erret-jaiotza ahaztuz.
Batzuen ustez, osaba Filipek agindu zuen umetxoa hiltzea (beste iturriek ume ahula zela esaten dute).
Beste kondaira xelebrea urte batzuk geroago zabaldu zen: istorio honek zioen errege berria ez zela hildakoa, erreginaren inudearen semea Giannino Baglioni baino. Sehaskan zegoela, umetxoak aldatu eta osabak Giannino hil zuen. Giannino ohorez lurperatu zuten Saint-Dennisen, eta erregea, inudearen semea zelakoan, Ile-de-Francen bizi eta umatu zen.