Geastrum fornicatumGeastraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea. Urria babestu beharrekoa
Deskribapena
Globo Itxurako gorputz fruktiferoa du 15 eta 2,5 cm bitarteko zabalerakoa eta marroia; heltzen denean izar-forman irekitzen da, eta 6 cm zabal, Izan dezake.
Exoperidioa: 4 eta 6 erradio edo lazinietan zatitua, 8 cm arteko altuerakoak, irregularrak, muturrak mizeleio-oinarrian elkartuta, behera makurtzen dira endoperidioa altxatzeko eta esporak sakabanatzea errazteko. Hiru geruzako exoperidioa du, kanpokoa marroi iluna da.
Endoperidioa edo esporen zakua: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa da, esporak ditu, globo itxurakoa, arre-gris kolorekoa edo beltzaxka, pedizelo batek eusten dio, eta batzuetan lepoko bat izaten du goialdean. Tximinia baten antzekotik botatzen ditu esporak (peristoma poro apikala). Mugatu gabeko peristoma eta oso finbriatua (zirpildua).
Hanka: Laburra, gainazal zimurtsua, marroi iluna.
Haragia: Urria, larrukara, heldu ondoren arre koloreko gleba. Espora-jalkina marroi iluna.[2]
Etimologia:Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik.
Jangarritasuna
Ez da jangarritzat hartzen. Haragi gutxi du eta larrukara.
Udaberrian eta udazkenean. Espezie urria, babestu beharrekoa. Zelaietan, sastrakadietan eta orbeletan, humus askoko lurzoruan, koniferoen, arteen eta bestelako hostozabalen azpian. Bakartia edo taldekoia da
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Txile, Europa, Japonia, Hawaii, Australia, Hegoafrika.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Geastrum fornicatum desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..