AltzürüküZuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. 242 biztanle zituen 2018an.
Izena
Izenaren ahoskera [altsy'ɾyky] da. Lagunarteko hizkeran, r hori maiz erortzen da, eta silaba bereko ü bokala halduta, Altzükü ([al'tsyky]) esaten diote herriari. Euskalkietan, bokal arteko r galtze hori maiz gertatzen da lagunarteko hizkeran (delarik → delaik, zera → zea, eta abar).
Altzürüküko altxor nagusietariko bat hango ondare geologikoa da, inguru hartako eremu karstikoa hain zuzen ere. Udalerrian, leize eta kobazulo asko daude oraindik esploratu gabe. Horietatik ezagunenetariko bat Nébélé izenekoa da, 1972tik aurrera esploratua.
Ahüzki iturria ere udalerriko lurretan dago, izen bereko portuaren gainean (Bohokortia mendiaren magalean), Arbailen bihotzean. Bertara D-147 errepidea jarraituz hel daiteke. Propietate sendagarriak dituen ura famatua isurtzen da bertatik: horrek bisitari uholdea bertaratu zuenez, hotel bat eraiki zen iturritik hurbil. Iturrian bertan, Zuberoako ikur lehoiaren alboan, testu hau harrian grabatuta dago:
«
Bortian Ahüzki, hur hunak osoki Neskatila eijerrak han dira ageri Hirur badirade, oi! bena xarmantik, Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik
Udalerriko lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Harregi karbe ttipian egoiliarrak izan ziren neandertalakErdi Paleolitoa eta Homo sapiens goikoan [7]. Neolitokoak, Brontze Arokoak eta Burdin Arokoak dira udalerriko mendi eta lepoetan barreiatuta dauden megalitoak: tumuluak, harrespilak eta zutarriak[8][9]. Burdin Aroan Gaztelü mendixkan herri bata izan zitekeena jaso zen, bertako esparru gotortuaren aztarnek aditzera ematen dutenez[10].
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (abelazkuntza, belardiak)[6].
Populazioa
XIX. mendean 700 biztanle izatera iritsi zen Altzürükü, baina ordutik populazio galera etengabea izan zuen XXI. mendera arte. 2010eko hamarkadan 250 biztanle inguru baizik ez zituen.
Urrutia gaztelua: egungo udaletxea da, herriaren erdian. XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik dirauten aztarna bakarrak bi dorre biribil dira[15].
Eliza: muino batean dago, hilerriak inguratua. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarrari jarraitzen dio, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera[16].