Errobiren ibaiadarra den Lauribar ibaia udalerriko lurretan jaiotzen da, bertara isurtzen diren hainbat erreka ere udalerritik pasatzen direlarik: Esteneko erreka (eta honen ibaiadarra den Olhazarreko erreka), Xorotako erreka (eta honen ibaiadarra den Gahalarbeko erreka), Sainduxiloko erreka, Larreluzeko erreka, Etxeberriko erreka, Oihartzeko erreka, Lekimeko erreka, Urrutiko erreka, Haraskako erreka, Arbaretxarbaretzeko erreka, Kurutzetako erreka eta Eskalerako erreka (eta azken honen ibaiadarra den Pikettako erreka).
Irati ibaia ere udalerritik igarotzen da, bere zenbait ibaiadar batzuekin batera: Olzalureko erreka, Ataramatzeko erreka, Arpiako erreka eta Burdinkurutzetako erreka.