1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mendikotako herria.
Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak, artoa, ardi azienda) eta haren inguruan sorturiko industria (janari industria) dira.
Herriko euskara zuberera da (Basabürüako azpieuskalkia[3]), eta euskaldunak dira mendikotarren % 73.
Kirola
U.S. Menditte da herriko errugbi taldea. Etxekopaia udal zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.
Ondasun nabarmenak
Jasokundearen eliza XVII eta XVIII. mendeetan izan zen eraikia, eta XIX. mendearen amaieran berriztatu zuten[4]. Barruan dauden bi objektu monumento historiko gisa izendatuta daude: XVIII. mendeko aldarea[5] eta Ama Birjinaren eta umearen zurezko estatua bat[6].