Udalerria Bearnorekin mugakide da ekialde eta iparraldean.
Etimologia
Erdi Aroan, bazen han bidaiarientzako ostatu bat, ugari baitziren Donejakue bidea egiten zuten erromesak. Garai hartan ostatuei ospitale zeritzen, eta hortik datorkio herriari izena.
Berau, Donejakue Bidean zihoazen erromesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen, baita gaur egun zutik dirauen bakarra. Somporteko abadetxeak eraikiarazi zuen XII. mendean errukietxe hau. 1888. urtetik aurrera monumentu historiko izendaturik dago, eta gainera, UNESCOk hala erabakita, Gizateriaren ondare ere bada. Asko dira egunero bertara hurbiltzen diren bisitariak: turistak, erromesak, arte edota arkitektura zaleak...
Oso ondo kontserbaturik dagoen eliza da, arkitektura oso berezia duelarik; erromaniko nafarraren eta arkitektura bizantziarraren arteko nahasketa da. Gurutze grekoaren forma du, zeinaren erdian kanpandorre oktogonal batek kupula estaltzen duen, eragin mozarabiarra erakutsiz.