Aloze-Ziboze-Onizegaine ([alos̻e s̻iβos̻e onis̻eɣaiɲe] ) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarresküinekoa .
Geografia
Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaia, bere beste ibaiadar batzuekin batera udalerritik igarotzen da.
Udalerri mugakideak
Herriak
Historia
Aloze eta Ziboze herriak 1843ko urriaren 23an batu ziren udalerri bakar bat osatzeko. Gerora, Onizegaine herriko lurren zati bat berenganatuz 1859ko apirilaren 16an, udalerriak Aloze-Ziboze-Onizegaine izena hartu zuen. Egun horretan, Onizegaineko lurrak Aloze-Ziboze eta Atharratzeren artean banatu ziren.
Demografia
1859. urtean Onizegaine Aloze-Zibozeri batu zitzaionean, hiru herrien artean 680 biztanle zenbatzen zituzten. Ordutik, etengabeko galera demografikoa izan du udalerriak, eta XXI. mendearen hasieran 300 biztanle inguru besterik ez zituen.
Aloze-Ziboze-Onizegaineko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Politika
Alkateak
Alkatea
Agintaldia
Jean Iriart
1919-1929
Pierre Marmissole
1929-1939
Joseph Etchart
1939-1940
Pierre Marmissole
1940-1951
Bernard Aguer
1951-1953
Pierre Montjean
1953-1971
Pierre Luchillo
1971-1983
Pierre Clément Iratçabal
1983-2001
Anne-Marie Etcheberry
2001-2008
Jean-Pierre Iriart
2014-2020
Jean-Pierre Iriart
2020-2026
Azpiegiturak
Hezkuntza
Udalerriak ama-eskola bat[ 2] eta ikastola bat (Basabürüko ikastola ) ditu.
Garraioa
Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehen, asteazken eta larunbatetan, Atharratze-Sorholüzera , Maule-Lextarrera edo Mendikotara joateko.
Kultura
Euskara
Aloze-Ziboze-Onizegaineko euskaldunek Basabürüako azpieuskalkia erabiltzen dute[ 3] , zuberotar euskalkiaren aldaera.
Pastorala
Udalerriak Belagileen trajeria pastorala antolatu zuen 2009an, Dominika Rekaltek idatzia[ 4] [ 5] .
Ondasun nabarmenak
Alozeko Jasokundearen eliza
Zibozeko San Martin Tourskoaren eliza
Onizegaineko San Julian Anazarbokoaren eliza, hiru puntako kanpandorrearekin
Zibozeko Sala etxea[ 6]
Zibozeko jauretxea[ 7] , Madalena Jauregiberriren bizilekua izan zena
Zibozeko pilotalekua, 1882. urtean eraikia
Onizegaineko Etxandia etxea
Argazki galeria
Alozeko eliza
Zibozeko eliza
Onizegaineko eliza
Udaletxea
Zibozeko Sala
Zibozeko jauretxea
Aloztar, ziboztar eta oniztar ezagunak
Erreferentziak
Kanpo estekak