Basabürüko ikastola

Basabürüko ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaAloze-Ziboze-Onizegaine
Koordenatuak43°06′58″N 0°52′02″W / 43.116115°N 0.867328°W / 43.116115; -0.867328
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1978
Kontaktua
HelbideaLE BOURG 64470 Alos-Sibas-Abense

Basabürüko ikastola Zuberoan dauden bi ikastoletatik bat da. Aloze herrian dago kokatuta.[1]

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

Zubereraren irakaskuntza

Adinaren arabera, euskara molde bat edo beste erabiltzen dute. Zubereraz aritzen direla lehen maila osoan, ama eskolatik bosgarren mailara arte, baina euskara batua ere txertatzen dute. Euskara batua gero eta gehiago lantzen dute laugarren ikasturtetik aurrera: "Laugarren eta bosgarren urtean zaharrenekin hasten gara batuan diren testuen lantzen eta ahozko grabaketen behatzen. Gero kolegiora joaten direlarik Larzabalera, han batuaz egiten baitute"[2].

Erreferentziak

  1. «Basabürüko Ikastola: Zer da Ikastola ? C'est quoi l'ikastola ?» Basabürüko Ikastola (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  2. Goikoetxea, G.. «Eperra ikastola: helduago, batuago» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!