Jeztazen, Gaskoiniako beste herrietan bezala, xaribari izeneko errituala ospatzen da, inauteriaren modukoa. Gaueko serenata horrek galarrotza edo tzintzarrotza du izena, eta herriaren haserrea adierazten du pertsona publiko baten kontra. 1793an, hogeita bost jeztaztarrek alkatea (Etxebarne jauna) hartu eta jakaren gainean banda ofiziala zuela, asto baten gainean paseatu zuten.[9]