Berrogaine-Larüntze (zubereraz: Berrogañe-Lahüntze) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa. 2,68 km² ditu, eta 1999ko erroldan 136 biztanle zituen.
Geografia
Biztanle-entitateak
Udalerriak 7 biztanle-entitate ditu:
Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaiak udalerria zeharkatzen du.
Udalerri mugakideak
Historia
Larüntze Pettarrako degerietako bat izan zen.
Demografia
Berrogaine-Larüntzeko biztanleria
|
|
Datuen iturburua: INSEE
|
Politika
Alkateak
Alkatea |
Agintaldia
|
Jean-Baptiste Gonzalez |
1995-2001
|
Jean-Baptiste Gonzalez |
2001-2008
|
Thierry Perrot |
2008-2014
|
Thierry Perrot |
2014-2020
|
Thierry Perrot |
2020-2026
|
Azpiegiturak
Hezkuntza
- "Lycée Agricole Rural Privé de Soule" (LARPS) izeneko nekazaritza lizeoa, Larüntzen[3].
Garraioa
Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan, Barkoxera, Maule-Lextarrera, Ospitalepera edo Sarrikotapera joateko.
Kultura
Euskara
Berrogaine-Larüntzeko euskaldunek Pettarrako azpieuskalkia erabiltzen dute[4], zuberotar euskalkiaren aldaera.
Kirola
2007ko Frantziako Tourreko 16. etapa, uztailaren 25ean egindakoa eta Orthezetik Aubisquera zihoana, udalerritik igaro zuen.
Ondasun nabarmenak
Argazki galeria
-
Berrogaineko eliza.
-
Larüntzeko kapera.
-
Nekazaritza lizeoa.
Erreferentziak
Kanpo estekak