2007ko Frantziako Tourreko 16. etapa 2007ko uztailaren 25ean Orthezen hasi zen eta Gouretten amaitu zuen, 2007ko Frantziako Tourrean. Etapak 218,5 kilometro zituen.
Michael Rasmussen (Rabobank) daniarrak irabazi zuen.[1] Etapan zehar, Erroimendi, Laza, Belagua eta Larraineko mendateak igo zituzten, lasterketa osoko nagusienetariko bat izanda.