Profesionala 1997tik, Frantziako Tourrean hiru etapa garaipen ere lortu zituen, eta zenbait aldiz sailkatu zen proba honetako eta Espainiako Vueltako lehen hamarren artean, hiru handietan podiumera igotzea lortu zuelarik.
José María Jiménez txirrindulari ohiaren arrebarekin ezkonduta dago, eta, gaur egun, Ávilan bizi da.
Profesional bezala Manolo Saizek zuzendutako ONCE taldean debutatu zuen, talde honetan, nagusiki, txirrindulari laguntzaile lana egin zuelarik, bere lehen garaipena ere lortuz 2000ko Espainiako Itzulian mendiko sailkapena irabaziz eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan amaituz.
Bere emaitzarik hoberena Espainiako Vueltan bigarren postua izan da, 2005 eta 2007ko edizioetan lortu zuena, aurretik, 2004koan jada seigarren izan zen arren.
Frantziako Tourra
Frantziako Tourrean beti partehartze bikaina izan du. CSCrekin korritu zituen lehen Tourretan, Ivan Basso bezalako beste txirrindulari batzuentzat laguntzaile bezala aritu zen, baina, hala eta guztiz ere, lehen 10 postuetan zenbait aldiz amaitu zuen: 8. 2004ko edizioan, 9. 2003koan eta 10. 2002koan.
Hirugarren izan zen 2006koan, Floyd Landis kanporatua izan ondoren, etapa bikainak egin zituen, 17.a kasu, Saint Jean de Maurienne eta Morzine artekoa, non eraso egin zuen eta Floyd Landisen ondoren bigarren izan zen, baina estatubatuarra kanporatua izan ondoren etapa garaipena Carlos Sastrerentzat izan zen.
4. amaitu zuen 2007ko edizioan, non erregulartasun handia erakutsi zuen mendian, baina erlojupekoetan hutseginez, esparru honetan trebeagoak ziren Alberto Contador, Cadel Evans eta Levi Leipheimer bezalako txirrindularien atzetik geratuz.
2008: Frantziako Tourraren Irabazlea eta podiuma Vueltan
Bere partehartzerik hoberena 2008koa izan zen, non Tourra irabazi zuen. Edizio honetan, Embrun-Alpe d'Huez etapa irabazi zuen mendatean zehar eginiko bakarkako ihesaldi baten ondoren, hala maillot horia jantzi zuelarik, bere atzetik zegoen Frank Schlecki 1'24" ateraz. Abantaila hau nahikoa izan zen Parisera garaile iristeko, azkenaurreko etapako erlojupeko gogorrean bere areriorik indartsuena zen Cadel Evansek denbora gutxi jan ahal izan zion arren. Etapa amaitzean bere familiaz eta bere koinatua zen Jose María Jimenezez gogoratu zen: "Hau biok nahi genuen amets bat da, ziur, dagoen tokitik, lagundu egin didala".
2008aEspainiako Vueltan lortutako hirugarren postuarekin biribildu zuen, profesionaletara pasa zenetik bere denboraldirik hoberena betez. Gainera, Vuelta irailean ospatzen denetik, Tourraren irabazleak Vueltan parte hartu eta podiumera igotzen den lehen aldia izan zen.
2009-2010: Cervélo
2008ko irailak 5ean, 2008ko Espainiako Vueltako lehen atseden egunean, Cervélo Test Team taldeagatik fitxatzen zuela iragarri zuen hurrengo bi denboraldietarako, bere kirol zuzendaria zen Bjarne Riisekin ez baitzegoen ados.
2009anItaliako Giroan parte hartu zuen mendiko bi etapatan garaipena lortuz, baita sailkapen nagusian bigarren postuan geratuz ere, Danilo Di Luca eta Franco Pellizotti italiarrak kanporatuak izan ondoren. Lasterketa honekin hiru itzuli handiak amaitu zituen urte bete baino gutxiagoan, Tourra irabaziz, Vueltan hirugarren amaituz eta Giroan bigarren.
Beranduago, Frantziako Tour kaxkarra egin zuen, non 17. postuan amaitu zuen. Orduan eman zuen amaitutzat bere denboraldia, neke fisiko eta mentala argudiatuz lau Itzuli Handi jarraian eta Olinpiar Jokoak korritu ondoren.
2010ean lehiaketa egun gutxirekin joan zen Italiako Girora, oso gogor eta ikusgarria izan zena. Zenbait erorketaren ondoren eta sekula gustora egon ezinik, 8. postuan amaitu zuen. Min handiak eragiten zizkion hernia bat ikusi zioten. Azkenik, Frantziako Tourrera joan zen, non sekula ez zen gustora egon azken asterarte. 20. amaitu zuen. Tourraren ondoren Donostiako Klasikan parte hartu zuen, non 3. amaitu zuen. Hau izan zen klasiko batean lortu zuen emaitzik hoberena.
Espainiako Vuelta hasi zuen, bere 2006ko partehartzea errepikatuz, Giroan, Tourrean eta Vueltan parte hartu zuenean. 3 Itzuli Handietan parte hartu eta hirurak amaitu dituen txirrindulari gutxietako bat da.