Tom Clancy´s Rainbow Six: Siege, lehenengo pertsonan jokatzen den ekintza militar taktikoko joko bat da. Joko hau, Ubisoft Montrealek garatu du eta PlayStation 4, Xbox One eta Microsoft Windows plataformetarako Ubisoft enpresak banatu zuen. 2014ko ekainean, jokoa baieztatu zen ekaineko hitzaldian, baina, jokoaren irteera berandutu eta 2015. urteko abenduan atera zen.
2014. urtean ekainean zehar jokoaren erakustaldian, oso iruzkin positiboak jasoz, aurkeztu zen. 2015. urteko ekainean, bideo-jokokoaren "gameplay" bat erakutsi zen Xbox One kontsolan.
Jokoa, bost pertsonako talde bat, defendatzaileak direnak, bost pertsonako talde baten kontra, erasotzaileak direnak.
Defendatzaileek duten helburua, bahitu bat, bi lehergailu edo edukiontzi biologiko bat defendatzea da. Helburua lortzen badute edo erasotzaile guztiekin bukatzen badute, erronda irabazten dute.
Erasotzaileek irabaziko dute bahitua erreskatatzen badute, lehergailuak indargabetzen badute edo edukiontzi biologikoa ziurtatzen badute (hurrenez hurren), edo defendatzaileekin bukatzen badute.
Pertsonaia hautagarriko aukera zabala du jokoa, pertsonai horiek operatzaileak deitzen dira. Operatzaile bakoitzak arma esklusiboak, borroketan zehar, bere blindaje-maila eta abiadura zehazten dituzten estatistika eta erabil dezakeen trebetasun bakarra dauzkate.
Pertsonaia hauek bi klasetan banatzen dira:
Erasotzaileak: bahitua erreskatatzeko, arrisku biologikoko edukiontzia ziurtatzeko eta bonbak desaktibatzeko, edota defendatzaile guztiak hiltzeko arduratzen diren taldeak dira.
Defendatzaileak: erasotzaileek arrisku biologikoko edukiontzia ez ziurta dezaten, bahitua aska ez dezaten eta bonbak ez desaktiba dezaten pertsonai arduradunak diren taldeak dira.
Operatzaile guztiak nazio desberdineko terroristen aurkako elite gorputzetakoak dira.