Ivo Andritx 1892ko urriaren 9an jaio zen Dolac herrixkan, Travniketik hurbil, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren agindupean zegoen Bosnia herrialdean. Gurasoak, kroaziarkatolikoak, Sarajevon bizi ziren, baino Ivo Dolacen sortu zen, ama ahaide batzuk bisitatzera joana zelako. Bi urte geroago aita hil zen. Amak, umea mantentzeko modurik ez zuenez, Vixegraden utzi behar izan zuen, osaba-izeba batzuen etxean. Hiri horretan igaro zuen Andritxek haurtzaroa. Zenbait urte geroago bertako Mehmed Paxa Sokolovitx zubiaZubi bat Drinaren gainean eleberriko protagonista bilakatu zuen[1].
1941ean, Alemaniak Jugoslavia inbaditu zuenean, Berlindik Belgradora itzuli zen. Hiri horretan igaro zuen Bigarren Mundu Gerra eta orduan idatzi zituen bere hiru eleberririk ospetsuenak: Travnička hronika (Travnikeko kronika) eta Zubi bat Drinaren gainean[5].1945ean argitaratu zirenean sekulako arrakasta izan zuten lan hauek[6].
Gerraren ondoko urteetan Jugoslaviako Idazleen Elkarteko presidentea izan zen eta 1949an Jugoslaviako parlamentu federalean sartu zen. 1958an Militza Babitx jantzi diseinatzailearekin ezkondu zen. 1961eanLiteraturako Nobel Saria eman zioten, eta jasotako dirua Bosnia-Herzegovinako liburutegiak hobetzeko erabili zuen[2]. Handik aurrera eta, batez ere, 1968an emaztea hil zitzaionetik, jarduera publikoa asko gutxitu zuen. 1975ko martxoaren 13an Belgradon hil zen[3].
Lanak
Ex Ponto (1918)
Nemiri (1920)
Put Alije Đerzeleza (1920). Alija Djerlezen bidaia.