Molins de Rei ↔ Maçanet-Mssn. Maçanet-Massanes ↔ S. Vicenç l'Hospitalet ↔ La Tor de Querol S. Vicenç C. ↔ Manresa Bartzelona-Sants ↔ Cervera l'Hospitalet ↔ Lleida-Pirineus Estació França ↔ Lleida-Pirineus Estació França ↔ Lleida-Pirineus Estació França ↔ Riba-roja E. Estació França ↔ Tortosa Estació França ↔ Port Aventura l'Hospitalet ↔ Portbou
Z. Universitària ↔ Trinitat Nova Cornellà Centre ↔ Vall d'Hebron
Bestelakoak
TMB: 27, 30, 32, 43, 44, 78, 109, 115 Nitbus: N0 Hiri arteko autobusak: CJ Bicing Taxi
Barcelona Sants, Sants Estació edota Sants izenez ere ezaguna, Bartzelonakotren geltokirik garrantzitsuena da, eta Sants-Montjuïc barrutiko Sants auzoan kokatzen da. Eraikina 1979an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea Adif enpresa publikoa da. Madrilgo Atochako geltokiaren ondoren Espainian bidaiari gehien jasotzen dituen tren geltokia da, urtean 30 milioi lagun hartzen dituelarik, zeinetatik 18 milioi baino gehiagok aldirien zerbitzuak erabiltzen dituztela. Geltokiak Països Catalans eta Joan Peiró plazetatik sarbideak ditu, eta bi solairu ditu, behekoa eta sotokoa. Gainean Barceló Sants hotela dago, eta Joan Peiró plazaren ondoan autobus geltokia.
Geltokiak Renfe Operadora eragileak ustiatzen dituen aldirietako, distantzia ertaineko, distantzia luzeko eta abiadura handiko zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, Bartzelonako metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan. Kanpoaldean autobus geltokia dago.
Aintzinean metro geltokiak Roma eta Roma Renfe izenak izan zituen.
Kokapena
Geltokia, itsas mailatik 30 metrora, hurrengo trenbideen barne dago:
1967komartxoaren 15ean ministerio-ordena baten bitartez Bartzelonako trenbide lotura plan berria onartu zen, horren baitan Sants auzoan bidaiarientzako tren geltoki berri bat eraikitzeko plana zegoela, hiriko trenbide garraioa hobeto integratzeko asmoz.[5] Plan honek 1944 urteko planaren aldaketa suposatzen zuen, eta garaiko 171 milioi pezetako aurrekontua zeukan.[5] Hasiera batean geltoki terminal gisa planteatu bazen ere, Sants eta Kataluniako plazako geltokiaren arteko trenbide tunel bikoitza irekitzearekin batera geltokia pasokoa bihurtu zen. 70eko hamarkadan zehar Santsen lanak burutzen amaitu zen, eta era berean hiriko beste geltoki batzuk ixteari ekin zitzaion, hala nola Iparreko geltokia, 1972an itxita. Azkenik, 1979an geltokiko lanei amaiera eman zitzaion.
2007an geltokia abiadura handiko sarean sartu zen, Madril eta Bartzelona lotzen dituen abiadura handiko trenbidearen lanen bukaeraren ondoren.[6] Honek ekarri zuen geltokiko trenbide eta nasen berregituraketa, hainbat trenbide zabalera internazionalera aldatuz, abiadura handian ibili ahal izateko. 2008ko hasieran Adifek Sants eta La Sagrera arteko abiadura handiko tunelaren lanak lizitatu zituen, bi geltokiak lotzeko eta azken hau AVE zerbitzuen helmuga izateko.[7]
Geltokia
Sants geltokia 70eko hamarkadan eraikitakoa da, erabilitako materialak altzairua, hormigoia eta beira direla. Behe solairuan (0 solairua) geltokiko zerbitzu guztiak kokatzen dira, eta sotoko solairuan (-1 solairua) trenbideak eta nasak daude, zehazki hamalau trenbide eta zazpi nasa zentral.[8] Nasetara sarbidea eskailera mekaniko zein igogailu bidez egin daiteke, irisgarritasuna bermatuz.
Geltokiko zerbitzuen artean Adifek txartela-salmenta, informazio puntuak, kontsignak eta komunak eskaintzen ditu. Gainera hainbat jatetxe, kafetegi, denda, eta kotxe-alokairu daude. Kanpoan aparkalekuak, taxi eta autobus geralekuak, eta autobus geltokia dago.
Trenbideen erabilerak
2003 eta 2007 arteko lanen ondoren geltokiak 14 trenbide ditu, horietatik 6 zabalera internazionalekoak, eta 8 iberiar zabaleradunak. Trenbideotan hurrengo zerbitzuak ematen dira:
1. - 6. trenbideak: AVE, TGV, Avant, Alvia eta distantzia luzeko trenak.
7. - 8. trenbideak: Aldiriko trenak.
9. - 10. trenbideak: Distantzia erdiko, eskualdeko eta aldiriko trenak.
11. - 12. trenbideak: Distantzia luzeko trenak
12. - 14. trenbideak: Distantzia erdiko, eskualdeko eta aldiriko trenak.