Puertollano Gaztela-Mantxako Ciudad Realgo probintziako tren geltoki bat da, Puertollano udalerrian kokatuta dagoena.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:
Historia
1864ko abuztuaren 19an iritsi zen trenbidea Puertollanora, Ciudad Real eta Badajoz lotu nahi zituen linearen Ciudad Real-Puertollano tartea irekitzearekin batera. Ciudad Realdik Badajozerako Burdinbide Konpainia izan zen linearen bultzatzailea eta kudeatzailea 1880ko apirilaren 8ra arte, urte horretan Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainiak xurgatu zuen. 1941ean, Espainiako trenbidearen nazionalizazioak MZA desagertzea eta sortu berria zen RENFEn integratzea ekarri zuen.
1991n geltoki berri bat eraikitzen hasi zen Espainiar Estatuko abiadura handiko lehen lineari, Madril-Sevillari, zerbitzua emateko. Barrutia, urtebete beranduago inauguratu zen, bertan, trazatu berria eta ohiko trazatua sartuz. 2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak dauden lineak ustiatzen ditu eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias da tren-instalazioen titularra, geltokia barne.[1]
Geltokia
1992an eraikitako eraikina, soiltasun handiko adreiluz egindako bi pilare erraldoitan eta alboetako zenbait eranskinetan oinarritutako pabiloi nagusi batez osatutako esparrua da. Informazio-guneak, txartelak saltzeko makinak, komunak eta hainbat merkataritza-lokal ditu, besteak beste, kafetegia, opari-dendak eta autoak alokatzeko enpresak.
Nasetarako sarbidea, albo batekoa eta erdikoa, batez ere lurpeko pasabideei edo igogailuei esker egiten da, alboko nasa izan ezik, bertara zuzenean sar baitaiteke. Nazioarteko zabalerako lau bide (bi nasarako sarbiderik gabe) eta zabalera iberikoko hiru bide ditu.
Kanpoaldean hainbat aparkaleku ditu, baita taxien eta hiriko autobusen geltokiak ere.
Zerbitzuak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak