Quebeceko eskualde administratiboak (frantsesezRégions administratives du Québec) Ipar Amerikako herrialde honetako lehen mailako banaketa administratiboa osatzen duten 17 eskualdeak dira.
Eskualdeak kudeatzen dituzten taldeak bi denboratan antolatzen dira. Lehenik Quebeceko gobernuak arlo sozioekonomiko desberdinetako pertsonalitate batzuk izendatzen ditu eta horrela "Hautetsien eskualdeko konferentzia" (Conférence régionale des élus, CRÉ) sortzen da. Egitura honek gobernu nazionalari eskualdearen gaineko kontuetan aholkuak eman eta proiektuak garatzeko ardura du; aldiz, ez du erabakiak hartzeko botererik eta egin beharrekoa tokiko udalerri (municipalité) eta udalerriak biltzen dituen "Eskualdeko konderriko udalerriekin" (Municipalité régionale de comté, MRC) kolaboratu eta adostu behar du ezinbestean.
Bestetik eskualde bakoitzak bere gobernua du, udalerrietako ordezkariek osatzen dutena. Quebeceko gobernuak eskualdekoaren onespena -edo hiritarrena, adostasunik ez balego- behar du eskualdearen konpetentziei lotutako egitasmoak aurrera atera baino lehen.
17 eskualdeak
Quebec 17 eskualdetan banatuta dago. Ez dute hiriburu ofizialik eta udalerri nagusia aipatzen da. Quebeceko lurraldearen ezaugarriengatik azaleran eta biztanle kopuruan izugarrizko desberdintasunak daude haien artean.
Eskualde bakoitzak kode baten moduko zenbaki finkoa du, hainbat argitalpen eta agiritan agertzen dena.
Bi eskualderen kasuetan (Montérégie eta Nord-du-Québec) hiruna eremutan banatuta daude eta horietako bakoitzak eskualde administratibo bati dagokion egitura (Conférence régionale des élus, CRÉ edo baliokidea) du.
Montérégie, bere biztanleria handiagatik hiru eskualdetan banatuta dago:
Nord-du-Québecjatorriko herriek (kasu honetan inuit eta creeek) gehiengoa osatzen duten eskualde bakarra da eta izugarri handia da; hori dela eta hiru eremutan banatuta dago:
Jamésie "zurien" gehiengo demografikoaren menpean legokeen lurraldearen zatirik handiena da; bertan munduko udalerririk handientzat jotzen den Baie-James dago. CRÉko egoitza Matagamin dago.
Nunavik (Nouveau-Québec, "Quebec berria" deitzen zena), inuiten lurraldea; Kativik izena duen administrazioaren egoitza Kuujjuaqen dago.
Eskualdeen banaketak
Eskualdearen (Quebeceko 1. mailako banaketa administratiboa) eta udalerriaren (3. maila) artean udalerri batzuk biltzen dituzten egiturak daude, mankomunitate, herri, hiri edota aglomerazio elkargoen antzeko funtzioak dituztenak:
Lehen fasean (1966) lurraldea 10 eskualdetan banatu zen, lehen 10 kodeak daramatzatenetan hain zuzen (arestian aipatu izen aldaketak kontuan hartuz).
Bigarrenean (1987) eskualde batzuk banatzeari eta zenbait muga aldaketa egiteari ekin zitzaion, oreka bilatu nahian. Horren ondorioak hauexek izan ziren:
(Frantsesez)MAMROT Quebeceko udal, eskualde eta lurralde antolakuntzarako ministerioa (ministère des Affaires municipales, des Régions et de l'Organisation du territoire du Québec).