1966anQuebeceko eskualde administratiboak eratu zirenean Montrealgoa askoz ere handiagoa zen. 1987an eskualde batzuk banatzeari ekin zitzaion, oreka lortu nahirik. Urte horretan sortu zen eskualdeetakoa Laurentides izan zen.
Demografia
Montrealgo metropolian egoteak bere biztanleria handia izatea ekarri du; 2010eanQuebeceko eskualdeen artean laugarrena zen populazioari dagokionez eta gorantza ari da.
Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk eskualdean plantatu ziren[2] baina gaur egun gehiengo zabala da frantsesa besterik ez dakitenak (%56,2) edota frantsesaz gain ingelesa ere dakitenak (%42, ehunekorik handienetakoa eta eskualdearen soslai kultural altuaren seinale) baina oso gutxi dira ingelesez edo hizkuntza alofonoren bat baino ez dakitenak[3].